euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2018ko Euskal Astea (eta VI): Mar del Platako balantzea eta Bahia Blancako 2019ko Astearen iragarpena (bideoak)

2018/11/09

Bahía Blancako Unión Vasca Euskal Etxearen egoitza. Elkarteak 120 ute beteko ditu 2019an, 1899an jaio baitzen Laurak Bat izenarekin
Bahía Blancako Unión Vasca Euskal Etxearen egoitza. Elkarteak 120 ute beteko ditu 2019an, 1899an jaio baitzen Laurak Bat izenarekin

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Azken partiketa honekin amaiera ematen diogu azken hilabeteetan 2018ko Euskal Aste Nazionalari ipini diogun arreta berezia, hainbat artikulu argitara emanez eta urtero ohi bezala irudi bidezko kronika osatua eginez. Gaurkoan, Mar del Platako ekitaldietako balantzea egiten du bideo batean EuskalKultura.com-entzat Asier Iriberri bertako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakariak. Horrekin batera, bigarren bideo bat bildu dizugu, 2019an Bahia Blancan egingo den Euskal Aste Nazionala iragarriz.

Hau da Asier Iriberriren balantza hitzak biltzen dituen bideoa, 2018ko Euskal Astea eta Denak Bat-en 75. urteurrena ospatu dituen programa eta ahaleginari buruz:


[Asier Iriberriren hitzak (bideoa EuskalKultura.com)]

BIDEOA 2019an BAHIA BLANCAN EGINGO DEN  EUSKAL ASTE NAZIONALA IRAGARRIZ


(bideoa Bahía Blancako Unión Vasca Euskal Etxea)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia