euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2015eko Hator Hona: Necocheako Zahar Alai Taldeak EHko gazte partaideen zerrenda plazaratu du

2015/05/14

2014ko Hator Hona programaren parte hartzaileak Necocheako lagunekin (argazkia EE)
2014ko Hator Hona programaren parte hartzaileak Necocheako lagunekin (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko sei gaztek izango dute 2015eko Hator Hona programan parte hartzeko aukera. Aurtengo ekimena uztailaren 17tik abuztuaren 9ra bitartean garatuko da, beti bezala Buenos Aires probintziako Necochea hiriko euskal etxea antolatzaile eta bertako hainbat familia laguntzaile. Hautatuen zerrenda, EuskalKultura.com-en artikulu honetan.

Necochea, Argentina. Oso lan zaila izan dute Necocheako gazteek aurtengo Hator Hona programako parte hartzaileak aukeratzea, eskaera kopurua dauden plazena baino askoz handiago izan baita. Orain, eta hautatzeko prozesua bukatu eta gero, datorren uztailean Argentinara bidaiatuko diren euskaldunen zerrenda adierazi dute Zahar Alai Taldeko kideek, eta besteak beste euren Blog-en eta Facebook kontuetan argitaratu.

Zerrenda lagun hauek osatzen dute:

-Izaskun Igoa Lizarraga (Etxarri-Aranatz)
-Maddi Del Campo Etxeberria (Añorga)
-Aitor Guridi (Oñati)
-Maider Otaegi Alkorta (Ibarra)
-Nebai Callejo Astulez (Alegria-Dulantzi)
-Miren Lekuona Alberro (Irun)

Ohiko plangintzari jarraituz, Euzko Etxea-ko ordezkaritza batek jasoko ditu bidaiariak Buenos Aireseko aireportuan eta Necocheara eramango ditu bertan ongi-etorria egiteko. Ondoren, hiru astetan zehar gai anitzeko tailerrak eskainiko dizkiete gazte euskal herritarrek euskal etxeko partaideei. Euskara, euskal musika eta dantza, gastronomia edota kirol tailerretan ikasitakoa, gainera, Euzko Etxeak antolatutako uztail-abuztuko ekitaldietan erakutsiko dute elkarrekin Euskal Herriko eta Argentinako gazteek.

“Esker beroak eman nahi dizkiegu euren eskaerak bidali zizkiguten guztiei horrek ematen baitigu indarra aurrera jarraitzeko. Gustatuko litzaiguke guztiei baiezkoa eman ahal izatea, baina ezinezkoa egiten zaigu behar adina leku lortzea. Ea aurten sartu ez diren lagunek ea datorren urtean etortzeko aukera duten”, adierazi dute Hator Hona programaren antolatzaileek. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia