NABOren abisua, euren 10 eta 15 urte arteko haurrak NABOren 2026ko Udalekura bidali nahi dituzten gurasoentzat, aurten Chino Kalifornian, bertako euskal etxeak eta euskal komunitatea antolatzaile, ekainaren 21etik uztailaren 5era.
Gogoratu izen-ematea online dela, NABOren orrialdean, eta aukera 18etan irekiko dela eta seguruenik minutu batzuk baino ez duela iraungo irekia, lekuak berehala agortu ohi baitira. Erne ibili behar da, beraz, eta aldez aurretik baldintzak eta jarraipideak irakurriak eta ezagunak izan.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


