Gure Etxea euskal etxe tandildarrak proposamen berezia dakar gaur asteazken gauerako 20:30ean, Euskal Etxearen egoitzan (erreserbak 249463868).
Euskal Herritik zuzenean etorria bere lehenengo bira argentinarrean Zea Mays taldeak bisitatuko gaitu gure etxean, 30 urte pasexeko ibilbidea duen taldea da, Euskal Herriko esanguratsuenetako bat, aukera honetan Aiora Renteriaren ahotsa formato akustikoan entzuteko plazera izango dugula.
Ez galdu zuzenean entzuteko aukera! Afari-showa Tandilgo Euskal Etxean izango da.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


