Asteartero bezala, Uztailaren 1ean, 13:00etatik 14:00etara (Euskal Herriko 18etatik 19etara), "Palabra de vasco" irratsaioa zabalduko dute Rosariotik, Cristina Arregui koordinatzaile, Claudio Aldaz eta Raúl Ferrario lankide, Rosarioko Libertad irratian (1.090 kHz).
Zazpirak Bat Euskal Etxeak sustatutako programa da. Euskal kultura, albisteak, musika...
Zuzenean entzuteko edo aurreko programa grabatuak entzuteko, egin klik hemen.