Igande honetan, irailaren 21ean, Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxearen Udazkeneko Piknika Bartley Ranch-en (Pavilion Plaza), 11:30etik 16etara:00etara. Bazkaria 12:30ak aldera zerbitzatuko, honako menuarekin: txorizo erre sandwitxak, patata tortilla, entsalada, babarrunak, gazta eta ardoa. Prezioa 20 $ helduentzat eta 12 $ haurrentzat (izena emana baduzu) edo 25 $ helduentzat eta 17 $ haurrentzat (ez baduzu izenik eman). Edariak salgai. Patata tortilla lehiaketa berriz egingo da aurten.
Piknikaren inguruko informazio gehiago edo izena emateko, hemendik egin dezakezu. Bazkalostean, mus partidak, musika, haurrentzako jolasak eta elkarrekiko solasa
.