Astelehen honetan, Xabier Irujo doktoreak Gernikari buruzko hitzaldia emango du Etxepare Euskal Institutuak Boise State University-n (BSU) sustatzen duen Eloise Garmendia Bieter Katedran.
Hitzaldia ingelesez izango da, arratsaldeko 6etan (Boiseko ordua; 22etan Argentinan; gauerdian Euskal Herrian), Interactive Learning Center (ILC)-eko 213. gelan eta Zoom bidez jarraitu ahal izango da.
Izena emateko bidali email bat nlete@boisestate.edu helbidera.