Aurreestreinaldia uztailaren 9an Donostian Winnipeg, el Barco de la Esperanza marrazki bizidun filmarena, Dibulitoon estudio irundarraren ekoizpena. Winnipegeko ondorengo eta familia bila ari dira, saiora gonbidatzeko, emanaldi berezia izango baita, solasaldia ere barne.
Hori bada zure kasua, jarri harremanetan Jonemi Landaluze Dibulitoon-eko ekoizlearekin, Jonelandaluze@dibulitoon.com helbide elektronikoaren bidez.
Winnipeg Pablo Neruda poetak, orduan Txileko kontsul berezia zena Parisen, alokatu zuen itsasontzia da Winnipeg, 1939ko irailaren 3an iritsi zelarik Valparaísoko portu txiletarrera, Espainiako Gerra Zibileko alde galtzaileko 2.200 errefuxiaturekin, horien artean, euskal multzo bat ere. Winnipeg-eko jendeak kultura-injekzio garrantzitsua izango ziren euren ekarria eta marka Txileko gizartean, zientzian, kulturan... utziko zutenak, izen handiak jaitsi baitziren barkutik, bertan bizi eta bertakotzeko, erabat esker oneko Txileko Herriarekin eta eskaini zieten harrera eta eskuzabaltasunarekin.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


