Igande honetan, Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeak tortilla salmenta antolatu du. Tortillak 800 peso balio ditu. Eskaerak larunbat arte hartuko dituzte. Egoitzatik (9 de Julio kaleko 253. zenbakian) pasa behar da janari bila igandean goizeko 10.30etatik 12.30tara.