euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Urteroko Euskal Afaria, Winnemucca Irrintzi Dancers dantzari, Denio Community Hall-en

2018/04/21

Non: Denio, AEB

Basamortuaren erdian, orotara 50 pertsona zinez sakabanatuta baizik bizi ez diren paraje oso zabal eta hedatu honetan, Denio eta bere ingurua, Nevada eta Oregoneko juntan, euskaldunak eta euskal moldeak bertako molde izan dituen eremua dira Winnemuccatik Iparraldera, lehenik McDermitt-erako 95. interestatala eta ondoren Nevadako 140. errepidea hartuta doan bide bakartian.

Lehenago jende gehiago bizi zen hemen --beti jende gutxi dena den-- baina gaur egun bizi direnek aurrera segitzen dute euren bizitzekin, eta horren adibide da hemen aipatzen dugun ekitaldia.

Urteroko Euskal Afaria, bertako eskola beharren alde, apirilaren 21an egingo da, 17:00etan.

Menua, bertako usadioekin bat, "Lamb Stew, Chorizo, Basque Beans, Garlic Red Potatoes, Homemade Bread, Wine, Rice Pudding, Bread Pudding, Flan, Brownies".

"The Jackson Mountain Homemaker's Basque Dinner"deitzen diote urteroko hitzordu honi eta "Basque" marka darama, partaideak euskaldunak izan ala ez, "euskaltasuna" eskualde honi --Oesteko beste hainbati bezala-- dagokion marka eta ondarea baita. "To highlight the strong Basque tradition that is deeply rooted in our community", diote antolatzaileek, ekitaldia iragartzeko bidali diguten propagandan.

Etekinak, esan bezala, inguruko eskola txikien alde doaz.

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia