Apirilaren 5ean, igandea, Aberri Eguna ospatuko du Euzko Etxea of New York-ek (EENY) bazkari, ekitaldi eta festa antolatuz bere egoitzan (307 Eckford Street, Brooklyn, NY 11222).
Goizeko 12etan hasiko da. Bazkariko euskal menua Eder Montero bilbotarraren hiriko Txikito euskal jatetxeak hornituko du, txakolina eta ardoa barne. Sarrerak salgai ipini eta berehala agortu ziren.
Bazkalostean Aberri Eguneko hitzak, koplak mahaiz mahai Nerea Eceiza-Arregui-ren eskutik eta kantu herrikoia trikitixa batez lagunduta.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


