Ekainaren 23an, asteartea, 18:30ean bere egoitzan Urteko bere Batzar Orokorra eta zuzendaritza berritzea egin behar duela-eta, hona BEE Bruselako Euskal Etxeak luzatu duen gonbidapena:
Azken urtean, arrakasta handia izan duten hainbat ekitaldi burutu ditugu, Euskal Etxearekin aurrera jarraitzeko erabakia indartzen digutenak, Bruselan eta Belgikan gure komunitateari leku bat emanez. Baina kultur eta jai ekitaldi guztiek administrazio eta kudeaketa lana dakarte atzetik.
Hurrengo urteetako ekintzak bultzatzearren, 2026ko ekainaren 23an 18:30tan Euskal Etxeko lokalean osatuko den BEEko batzar orokorrera gonbidatuta zaudete (avenue Emile Féron, 153 / 1060 Saint-Gilles / Bruxelles).
Bertan administrazio-kontseilua eta zuzendaritza berritzeko aukera izango da (bolondres bila gabiltza) eta urte berriko joera berriak definitzeko. Hala ere, denak dira ongi etorriak aldizka egiten diren Batzordearen bileretara.
Iradokizun guztiak ongietorriak izango dira!
Erne: bozkatzeko aukera kideek bakarrik izango dute, beraz berritu edo kontribuzioa egin 2026rako. (Kuota ordaintzeko klikatu hemen, kide berriak izugarri ongi etorriak dira)
.jpg)

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


