Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, La Platako Euzko Etxeak gonbidapena luzatu die bere lagun eta bazkideei Urte Amaiera Jaian eta Euskararen Eguneko ospakizunean parte har dezaten.
Ekitaldia Las Banderitas kirol zelaietan egingo da baldin eta eguraldiak laguntzen badu (calles 154 eta 446). Bestela, afaria 21:00etatik aurrera Euzko Etxeko Toki Alai aretoan (calle 14 entre 57 y 58).