euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Urrundik EEaren eta Presencia Vasca irratsaioaren urteurrenak ospatzeko bazkaria

2026/05/17

Non: Paraná, Entre Ríos, Argentina

Paranako Urrundik euskal etxeak eta Presencia Vasca irratsaioak ruren urteurren ospakizunean parte hartzera gonbidatzen zaituzte.

Maiatzaren 17an, igandean, Urrundik Euskal Elkarteak bere 26. urteurrena ospatuko du. Eta aldi berean, "Presencia Vasca" irratsaioak etengabe emititzen hasi zeneko 36. urteurrena.

Senidetasun bazkari bat antolatu dute karia horretarako Paranáko Círculo Hoteleko aretoetan.

Menu bariatua, zozketa ugari eta emanaldi artistikoak izango dira, erakundeko dantza taldeen (haurrak, gazteak eta helduak) emanaldia eta Silvestre Cabaña folklorista ospetsuaren parte-hartzea, Cosquín Jaialdian Instrumentu Bakarlari saria irabazi zuen Hernando "Pico" Rubio gitarra-jotzaile ospetsuaren musika-lagun.

"Buenos Airestik propio etorria, pozik gaude oso Mikel Ezkerro irakaslearen bisita ere bilduko baitugu, bere presentziak zinez ohoratzen gaitu".

"Urrundik lan eta jardueraz betetako fase instituzional hau ari da ospatzen, bere tailer guztiak martxan dituela, euska kulturaren alderdi desberdinak sustatzen jarraitzeko etengabeko helburuarekin".

Zorionak bi elkarteei eta bertako bazkide eta lagunei!



« Maiatza 2026 »
 
 
 
 
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia