euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Udan grabatutako NAIZ kontzertuak orain doan egongo dira online: gaur Gatibu

2020/12/03

Non: Donostia-San Sebastian

Gaur gauean GATIBUrekin hasiko dira emititzen udan grabatutako NAIZ kontzertu guztiak. Doan eta egunero 22:00etan kontzertu berri bat NAIZen. Kontzertu bakoitzak 24 orduz egongo da ikusgai. Eta gainera abenduaren 12an eta 13an kontzertu guztiak nahieran ikusteko aukera izango da 48 orduz. Gatiburen kontzertua ikusteko, sakatu hemen.

Datozen egunetan Nøgen (ostirala, abenduak 4), Zetak (larunbata, abenduak 5), Huntza (igandea, abenduak 6), En Tol Sarmiento (astelehena, abenduak 7), Belako (asteartea, abenduak 8), Esne Beltza (asteazkena, abenduak 9), Liher (osteguna, abenduak 10) eta Skabidean (ostirala, abenduak 11) taldeen emanaldiak ere emitituko dituzte.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia