Udako Lehiaketa abiatu du Mallorcako Artea Euskal Etxeak. Parte hartzea erraza da: uda honetan, zauden lekuan zaudela, ipini lepoan euskal zapia, atera argazkia eta igo Instagramera, segi @euskal_etxea_artea-ri, etiketatu kontua eta erabili #PañueloArtea2026.
Like gehien biltzen duen argazkiak irabaziko du lehiaketa eta argazki originalenak ere saria izango du.
Zein den saria? Bertako produktu saski bat eta opari sorpresa bat bi kategorietako irabazle bakoitzari.
Sariak irailaren 12an emango dira elkartearen txosnan.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


