Udaberriko Mus Txapelketa Madrilgo Euskal Etxean, bazkideentzat bakarrik. Apiril eta maiatza bitartean jokatuko da. Izen-ematea EEko Administrazioan behar da egin martxoaren 20aren aurretik (10€ bikotea).
Oraindik bazkidea ez bazara, gauza erraza eta merkea da bazkidetzea, norbanakoak 10 euro hilean, familia osoak, 19 euro.
Gogoratu, bestalde, astearteetan lau errege mus ikastaroa eskaintzen dela 18:00etan, Xabier Balenciaga kidea irakasle. Eta larunbatero mus partidak daudela 18:00etan hasita. Interesatuta daudenek victoriagarcia@duck.com helbidera idatzi dezakete.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


