Ostegun honetan, 'Txileko Euskal Gizataldea' Euskal Etxearen 13. urteurrena ospatzeko bideo gehiago partekatuko dituzte sare sozialetan: euskara tailerreko poesia, danbolin eta txistu tailerreko musika, eta Daniela Ezquerra sopranoak eta Ignacio Torrontegui tenoreak interpretatutako abestiak.
Bideoak Facebook, Instagram eta Estadio Español-en webgunean egongo dira eskura, goizeko 10:00etatik aurrera.