Abuztuaren 25ean eta 26an FEVAk antolatutako Txikien Begiraleentzako 3. Topaketa-Tailerra burutuko da Buenos Aireseko Laurak Bat-en.
Bi egunez, euskal etxeek antolatzen dituzten jaietan umeentzako ekintzak nola txertatu ikasiko dute bildutakoek.
Festen antolakuntza eta horrekin batera herri kirolak, ipuinak, abestiak, eta jantzi eta panpinak egiten ere ikasiko dute.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


