"Txakolina Fest" maiatzaren 16an Renoko Craft Wine and Beer edari-denda eta tabernan (22 Martin St).
Hona gonbidapena:
"Txakolinik finen eta freskoenaren ozeano bat bildu dugu maiatzaren 16an, larunbatean, gurekin topa egin eta goza dezazun. Disfrutatu nahi? Jakina! 15:00etatik aurrera, txakolin dastaketak eskainiko ditugu (zuria, beltza eta arrosa), sagardoa zuzenean kupeletik eta patxaran trago hotzak. Renoko Zazpiak Bat euskal etxeko gure lagunek dantza emanaldia eskainiko dute, eta tamaina honetako ekitaldirik ez litzateke osoa izango Demetras gure sukaldariaren barbakoarik gabe. Villa Basque-ko txorizo famatua (gogoan zaitugu, Pete) eta Steveren babarrun entsalada bikaina ere jangai izango dira, eta honetan hasita, arkume oso bat ere erosi dugu, sukaldatu eta zuekin partekatzeko. Txakolinaren izpirituak guztiz irentsi gaitu. Gure zuzendari artistikoa, Alex, "lertxun marra" batek inspiratutako proiektu paralelo batekin ari zaigu laguntzen, eta 'porron' bat izango dugu eskura, euren punteria probatu nahi dutenentzat. Txakolina egun osoan zehar zerbitzatuko da. Afaria 16:00etan egongo da prest. Plan egoki bat izan daiteke 14:30ean iristea eta sagardoa dastatzea, 15:00ak aldera txakolinarekin topa egitea eta 16:00etan lehena izatea afaltzeko lerroan. Ondoren, porroia dantzan jarriko nuke eta saioaren gainerakoa dantzetan partaide eta txakolin gehiagorekin topa egiten pasako nuke".


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


