Ekainaren 21ean, larunbata, Trujilloko Euskal Etxeak San Juan Eguna eta solstizioa, Inti Raymi, ospatzera deitu du.
Jatorrizko kulturetan, neguko eta udako solstizioak esanahi sakona zeukaten erritoen aldetik, aldaketak baizekartzaten naturan, bizitza zaharberritzea eta kosmoarekiko lotura. Ospakizun hauek jainkoei ohore egiteko modu bat dira, eskerrak emanez jasotako oparitasunagatik eta ziklo emankor berri bat eskatzeko.
"Zatoz eta ospatu gurekin! Huamachugo zain daukagu!", izan da Trujilloko Euskal Etxearen deia.
Ekainaren 21ean, Beneficiencia Auditorium-en 10:00etan, erakusketa: San Juan Jaia, solstizioa, Inti Raymi. Abizenak; Galarreta, Carranza, Loyola, Ibañez, Parraguirre, Gipuzkoa.