Gaur "Annual Living Traditions Festival" (Urteroko Tradizio Bizien Jaialdia) jaialdiaren ekitaldiaren azken eguna Salt Lake City-n. Musika, dantza, tailerrak, janari tipikoak eta gehiago, komunitate ugari partaide dituen jaia. Sarrera doakoa.
Euskal Herriaren ordezkari, Utah'ko Euskal Etxeak eta bere Triskalariak Dantza Taldeak hartuko dute parte.
Jaialdiari buruzko informazio gehiago, helbideak eta programazioa hemen.