San Martingo Unibertsitate Nazionaleko (UNSAM) Euskal Kultur Arloak, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin, nazioarteko mintegi batera gonbidatzen zaitu: “Migrazioak, erbesteratzeak, exilioak eta itzulerak: euskal kasua, Erdi Arotik gaur egunera arte” izenburupean.
Ekitaldia azaroaren 2an izango da, astelehena, 09:30etik 19:00etara, UNSAMeko Miguelete Campuseko Garapen Akademikorako Dorrean (Torre de Desarrollo Académico). Helbidea: Av. 25 de Mayo 1169, Villa Lynch, Buenos Aires probintzia (Google Maps).
“Bizilekua aldatzeak —nahitaezkoa zein borondatezkoa izanik— arrotz sentitzea eta integratzeko zailtasunak ekar ditzake; baina baita ere aldi berean, egokitzapen eta erresilientziak. Arrazoia erbesteratze-zigorrak, kanporatze masiboak, migrazio-uhinak edo norbanakoen mugimenduak izanik, edo oposizio edo erresistentzia, edota zio erlijioso edo politikoak, pertsonen lekualdatzeak lotura berriak sortu ditu historian zehar; eta, ondorioz, baita pertenentzia-modu berriak ere. Eraldaketa horiek —dagoeneko hainbat diziplina akademikotan aztertu direnak— egoera ekonomiko, profesional, kultural, erlijioso edo linguistiko berrien ondorio izan daitezke”.
“‘Migrazioak, erbesteratzeak, exilioak eta itzulerak’ izenpean, nazioarteko mintegi honek, euskal esperientziatik abiatuta, prozesu horiei erreparatuko die. Mintegiak funtsezko hainbat gai aztertuko ditu; besteak beste: mugikortasunak harrera-gizarteetan duen eragina; identitateen (bir)konfigurazioa (irismena, mugak, inklusioak eta esklusioak barne), jatorrizko lekuekiko denboran zehar mantentzen diren loturak, eta, bereziki, etxera itzultzearen fenomenoa eta horren atzean dauden motibazioak”.
Doako ekitaldia da eta publiko guztiari dago zabalik. Ez dago izena eman beharrik.
Partaideak:
- Milagros Micaela Rettori (Universidad de Buenos Aires)
- Facundo Reyna-Muniain (Christian Albnrechts Universität zu Kiel)
- Mariela Sánchez (Universidad Nacional de La Plata / CONICET)
- María Agostina Saracino (UNSAM)
- Griselda Tarragó (Centro de Investigaciones Facultad de Filosofía y Humanidades, Universidad Nacional de Córdoba / CEHISO / ISHIR CONICAT-UNR)
- Susana Truchuelo García (Universidad de Cantabria)


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


