Hastapenean kantzelatua izan zen, baina pandemiak hobera egin duelarik eginen da. Igande honetan, Southern California Basque Club Euskal Etxeak 75 urte beteko ditu eta urteroko Piknik-ean ospatuko du. Hauxe da egitaraua:
9:30etan: hasiera
10:30etan: meza euskaraz eta ingelesaz
12etan: bazkaria
Arratsaldean dantzak eta jolasak. Lukainka salgai
Gaueko 9etan: zozketa
(5410 Edison Ave).