Son Rapinya-ko frontoian ospatuko du Euskal Diasporaren Eguneko bere festa Mallorcako Artea Euskal Etxeak irailaren 13an, larunbata, 19etatik aurrera, Jagoba Arrasate futbol entrenatzailea partaide, pilota partidekin Euskal Etxearen pilota adar berria aurkeztuz, eta paleta argentinar partida erakustaldi batekin, Maider Ardanaz (munduko txapelduna) eta Frontó Son Rapinya bertako Santi Poseren artean. Sarrera doan, aldez aurretik izane eman beharra dago 655792136 Whatsappean.