SLC hiriko Living Traditions jaialdia hasiko da gaur, maiatzaren 15a, igandera arte, Utahko Euskal Etxea partaide, urtero bezala, bere Utahko Triskalariak taldearekin eta euskal standarekin, besteak beste kroketa gustagarriak, txorizo erre sandwitxak eta euren txurro famatuak prestatu eta salduz.
Aurten 40 urte ospatzen ditu jaialdiak eta euskaldunak lehenengo ediziotik izan dute ordezkaritza bertan. Zorionak!
Utahko Triskalariak Taldeak euskal dantza erakustaldia eskainiko du igandean 12:45etan, Iparreko Agertokian.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


