Azaroaren 2an, astelehena, Villa Mariako Flor Denizek Soziologiako graduko amaierako lana defendatuko du Villa Maríako Unibertsitate Nazionalean.
Hona lanaren izenburua: "Euskal sustraiak Argentinako lurretan: Villa Maríako (Córdoba, Argentina) 'Euzko Etxea' euskal etxearen memoria kolektiboa eta ondare soziala".
Defentsa goizeko 10:00etan izango da (Argentinako ordua) edo 14:00etan (Euskal Herrian), eta saioa online jarraitu ahal izango da, honako esteka eta datu hauekin:
Zoom bilerarako esteka:
https://us06web.zoom.us/j/71475368685?pwd=TSEmYEf51gIKe4cjyWOQrhuDpaJ0dP.1
Bilerako txaterako esteka:
https://us06web.zoom.us/launch/jc/71475368685
- Bileraren IDa: 714 7536 8685
- Sarbide-kodea: 2NOV26
Konexioarekin edo zuzeneko aurkezpena jarraitzearekin arazo teknikoren bat sortuko balitz, jakin saioa grabatu egingo dela; beraz, geroago partekatu ahal izango da gaian interesa duen edonorekin (flor.denizg@gmail.com).
Zorte on-ona, Flor!


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


