euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Seattleko Euskal Etxeak HBOn dagoen 'Patria' filma ikusi eta ondoko eztabaida proposatzen du Zoom bidez

2022/03/06

Non: Seattle, AEB

Seattleko Euskal Etxetik Toni Sabarotsek idatzi du proposatuz HBOn dagoen 'Patria' filma ikustea eta ondotik eztabaida gauzatzea Zoom bidez filmaren mamiari buruz:

Gure hurrengo ekitaldia 'Patria'ri buruzko solasaldia izango da. Txatoren heriotza zentzugabean oinarritutako telesaila. Gatazka bortitzak banatutako bi familiaren istorioa kontatzen du. Patria Fernando Arambururen 'Patria' (Aberria) liburuan oinarrituta. HBOn ikus daiteke streaming bidez.

Bi zatitan ikusiko dugu telesaila. Lehen lau atalak martxoaren 6rako ikusteko eskatuko genuke. Ondoren,

Zoom bidez online elkartuko gara martxoaren 6an, igandea, 19:00etan, eta bertan, gure diruzainak, Martin Paris, gidatuko du eztabaida.

Hilabete beranduago, bukatu arteko atalak ikusita, ETAri buruz eztabaidatzea espero dugu gure bigarren zatian.

Mesedez, e-posta bidali Martini mparis88@gmail.com helbidera parte hartzeko asmoa baduzu.

Seattle Basque Club - Seattleko Euskal Etxea
-Facebook: https://www.facebook.com/SeattleEuskalEtxea



« Maiatza 2024 »
 
 
21
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia