euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

"Sasi guztien gainetik", Korrika Txulapoa Madrilgo kaleetan, UCMetik Euskal Etxeraino

2026/03/21

Non: Madril, Espainia

Martxoaren 21ean., larunbata, 'Korrika Txulapoa' Madrilgo kaleetan barrena, euskararen eta bere irakaskuntzaren alde.

Hitzordua 9:30ean da, UCMko Filologia Fakultateko A eraikinean (Avda. de la Complutense), irteera 10etan egiteko.

Ibilbidea

  • Moncloa
  • Isaac Peral
  • San Francisco de Sales
  • Guzmán el Bueno
  • Melquiades Álvarez
  • Jesús Maestro
  • Filipinas
  • Bravo Murillo
  • Quevedo
  • Fuencarral
  • Montera (geldialdia, “Gernikako Arbola” kantatzeko)
  • Puerta del Sol
  • Alcalá
  • Cedaceros
  • Los Madrazo
  • Euskal Etxera 12:30ak aldean iristeko

Euskal Etxe aurrean Korrikaren mezua irakurriko da, agurra dantzatuko eta ondoren zintzur bustitzea egingo EEko egondelan.

(Korrika Txikiko partaideak azkeneko 500 metroak egin ditzakete, Sol-etik EEraino)

Partaide dira Unibertsitate Complutenseko euskara ikasleak, Madrilgo Euskal Etxekoak eta Hizkuntza Eskola Ofizialekoak.

Bat egin nahi duten guztiei irekia. Animatu eta batzeko proposamena egin zure lagun eta ingurukoei!



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia