Santa Rosako Euskal Etxeak urteroko bere Mus Txapelketa (NABOrako sailkagarria) egingo du apirilaren 27an, larunbata, Paradise Valleyn (Nevada). Parte-hartzeak 40 dolar bazkideentzat (gosaria, bazkaria eta NABOren mus gastuak barne). Izen-ematea 08:30etan hasiko da eta 09etan abiatuko dira partidak. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 1 208-830-9284 telefonora.