euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Sanferminak ospatzeko 'Running of the bars' ekitaldia, etekinak Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxearen alde

2023/07/08

Non: Boise, AEB

Estatu Batuetan, Iruñean egunotan ospatzen ari diren Sanferminetako entzierroei 'Running of the bulls' deitzen baldin bazaie, kasu honetan zezenik gabeko baina musika, animazio eta Sanferminetako giroz beteriko festa da Boiseko 'Running of the bars' ekitaldia, Boisen urtero uztail hasiera honetan finkatua dagoena, bertatik ateratzen diren etekinak Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxearentzat.

Gaur larunbata, uztailaren 8an, izango da, 17etan hasita, 22ak arte. Oraindik ez badituzu erosi sarrerak, mugi zaitez azkar! Goizeko 8ak arte online erosten badituzu, 25 dolarrean dira. Ondoren salmenta etengo da eta berriz hasiko Euskal Blokean bertan, 30 dolarrean. Hitzordu gero eta arrakastatsuagoa bilkatzen ari da Boisen 'Running of the bars' hau eta giro bikaina bermatuta dago. Aurten, gainera, zuzeneko musika euskal amerikarra eta dantzatzeko aukera ere egongo da, garai bateko pasodobleak eta guzti, kideak Kalifornia eta Utah-tik etorritako Amerikanuak bandaren eskutik, taldeko kide gazteena, Jean-Jules Flesher egunotan Euskal Herrian badago ere 'Ateak ireki' programan parte hartzen eta, oro har, bere euskara hobetu eta trebatzen.

Eros zeure txartelak hemen eta azaldu mesedez arropa gorri eta zuriz jantzita edo euskal jantzi tradizionalez.

Join us on the Basque Block July 8 for Running of the Bars 5-10pm!

A Pub Crawl, San Fermin-Style! Get out your whites, and grab that red scarf! We look forward to having a kalimotxo (or whatever your drink of choice) with you!

What is Running of the Bars?

ROTB is a pub crawl in downtown Boise that starts on the Basque Block and includes bars in downtown Boise. Participants can take part in a special activity at each bar (sheering sheep, roping a bull, carrying weights, trivia, etc.), have a beverage or two with your friends, and then join us back on the Basque Block for dancing, food and more drinks! OH! AND it’s a fundraiser for the Basque Museum & its educational programs!



« Maiatza 2024 »
 
 
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia