euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

San Valentin ospatzeko Bingo Afaria Euzkaldunak Euskal Etxearen egoitzan, Oinkariko dantzarien eskutik

2022/02/19

Non: Boise, AEB

Otsailaren 19an, larunbata, San Valentin ospatzeko Bingo Afaria egingo du Euskal Etxeak, elkartearen egoitzan, Oinkarien eskutik.

Gogora dezagun elkarteko zuzendaritzak Euskal Etxearen hileroko afariak berriz egitea erabaki du, Otsaileko Afariarekin hasita.

"COVID-19arekiko sentiberak gara oso, eta badakigu bazkide batzuk ez direla egoera honetan eroso sentituko eta ez direla bertaratuko, baina, egiari zor, aldi berean beste bazkide batzuek afariekin berriz hasteko eskatzen digute. Nolanahi ere, gure inguruan COVID egoera nola doan monitorizatzen jarraituko dugu, eta okerrera egiten badu, ulertu beharko da afaria bertan behera uztea erabakitzen badugu ", adierazi dute.

Otsaileko afaria eta bingo gaua otsailaren 19rako, larunbata, iragarri dira, Oinkari Basque Dancers eta Oinkari Alumniren eskutik. Jantokiko ateak 18:00etan irekiko dira eta buffet estiloko afaria 18:30etan hasiko da.

Menua: entsalada mistoa Oñati gozatuarekin, Alaskako bakailaoa limoizko gurin saltsarekin, oilaskoa labean txanpinioi salsa krematsuan, Euskal Paella.

 

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia