Ekainaren 27an, larunbata, 18:00etan, Trelew-ko Haraneko Euskal Etxeak San Juan Gau eta Suaz gozatzera deitzen ditu bazkide eta lagunak, baina baita ere Mundualaren "pre-previa" ere.
"Arbasoengandiko tradizio hau bizirik mantendu nahi dugu eta oraingo honetan Argentinako selekzioa animatuz: gure gurariak surtara botako ditugu eta indarrak eskatuko dizkiogu, negu hotzak itzali ez dezan gure grinaren sua. Utzi dezagun berbenak gure energiak garbitu ditzan eta jaso dezagun datorrena bozkario berritu batekin", deitzen dute.
Elkarretaratzeak txokolate bero oropizgarri bat, kafea eta beste infusio bero batzuk eskainiko ditu.
"Zerbait gustagarria ekartzea eskatzen dizugu, elkarbanatu eta momentu berezi honetan lagungarri gerta dakizun!".


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


