euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

San Juan gau aurreratua, sua eta guzti eta Iñaki (8 metro) eta Sorgina errez, Beti Aurrera Euskal Etxeak antolatua

2010/06/21

Non: Chivilcoy, Argentina

Astelehen honetan, ekainaren 21ean (jai da Chivilcoyn) bertako Beti Aurrera Euskal Etxeak antolatuta, festa ekitaldi bat izango da herriko gaztetxo eta familientzat, San Juan Sua eta Solstizioaren gau hau (udakoa Europan, negukoa Argentinan) euskal testuinguruan ospatuta. Arratsaldeko hiruretatik aurrera, Euskal Etxean (Palemon Huergo, 71).

Sua piztu artean ikuskizunak, euskal dantzak, tango eta musika eta kantu argentinarra izango dira.

Gaztetxoentzako jolasak eta euskal jokoak, sokatira lehieketa tartean. Taberna zabalik egongo da eta jateko zein edatekoak eskuragarri izango dira.

Iñaki (8 metro luzeko panpina) eta Sorgina erreko dira, eta eurekin, paperetan idatzita, bertan daudenek idatzi eta surtara bita nahi izan dituzten gauza eta egoera txarrak.

Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxearen bloga
http://centrovascochivilcoy.blogspot.com



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia