Bere emisioen 31. urtemuga bete duen urtean, datorren igandean, maiatzaren 2an, astero Paraná hiritik, Entre Rios probintzia argentinarretik aireratzen den 'Presencia Vasca' irratsaioak programa berri bat plazaratuko du. Federico Borras Alcain zuzendari eta esatari, lagun dituela Santiago Erguy eta Mikel Ezkerroren lankidetza editoriala eta, Euskal Herritik, Iñaki Garcia Uriberen kronikak.
Goizeko 11etatik 12etara (Argentinako ordua, Euskal Herriko 16etatik 17etara).
FM Unibertsitatean (bertako105.7 MHz-en) edo online zuzenean segitzeko, http://fmuniversidad.com/web webgunean.