Abuztuaren 7an, ostirala, plaka desestaliko dute 2MGko Euskal Beteranoen Monumentua ezarriko duten lekuan, Gardnervilleko Heritage Park-en, 17:30ean, bertako eta euskal komunitateko ordezkariak partaide.
20:20etan, Baxenabarreko Ortzaize eta Gardnerville herrien arteko senidetze plaka emango dio Udalak Gardnervilleko Mendiko Euskaldun Cluba Euskal Etxeari.
Gogoratu, bestalde, gaur Gardnervilleko Euskal Piknik Besta egunaren bezpera dela. Batetik, "Gazteak on the Green" txapelketa herriko Carson Valley golf zelaian. Eta iluntzean hitzordua (afaria, dantzak eta erromeria) herriko JT euskal ostatu barne eta kanpoaldean. Larunbatean egun osoan Euskal Besta (eta igandean tokiko euskal giro ederreko gosaria JT Basque-n).
.jpg)





Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


