euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Pilota erakustaldia, mus txapelketa eta omenaldia Euskal Echeko lehendakari ohi eta erregin ohiei

2018/05/17

Non: Comodoro Rivadavia, Argentina

Ostegun honetan segitzen du aste osoan zehar Comodoro Rivadaviako Euskal Echea (sic) elkartearen 95. urteurrena ospatzeko antolatutako programak. Hau da gaurko proposamena:

Ostegunean, maiatzaren 17a, kirolen eguna izango da. 18:30etan, etxeko pilotari handi izan zen Santiago Gil Lobera gogoratuko dugu. Bere seme Ricardok pilota erakustaldi bat egingo du eta beste hiru lagunekin joko honen nondik norakoa azalduko die bertaratzen den publikoari, partida jokatuz.

Ondoren, mus txapelketa bati ekingo zaio --nola euskal festarik egin musak berez dagokion lekua izan gabe!

Eta ostegunean bertan, omenaldia egingo zaie elkarteko lehendakari ohi eta erregin ohiei eta mural bat estreinatuko da euren argazkiekin.

Facebook: https://www.facebook.com/centrovascocr



« Maiatza 2024 »
 
 
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia