Urriaren 18 eta 19an, larunbata eta igandea, Pariseko Anaiki gizon abesbatzak, Jean-Marie Guezala zuzendari, Euskal Herria bisitatuko du, sasoi honetan egin ohi duen bezala, Iparraldeko gizon abesbatzarik zaharrena den Hendaiako Gaztelu Zahar-ekin, Iñaki Diéguez zuzendari, agertokia partekatzeko.
Larunbatean, 20:30etan, Bidarteko elizan. Erreserbak hemen.