Boiseko Palako Liga berria hasita, gizonen A Ligako bost talde daude, B Ligako 10 eta emakumeen 6 talde. Azaroaren 1ean eta 2an Txapelketa bat jokatuko da Boiseko eta San Frantziskoko pilotariekin hiriko Anduiza frontoian, Basque Block-en.
Jokoak ostiralean 14etan hasiko dira eta larunbatean 10etan. Xehetasun gehiago, Boiseko Euskal Museoan.

Artxiboko argazki batean, 2017an Todor Azurtza haurrei palan irakasten Boiseko Anduiza frontoian (arg. EuskalKultura.eus)


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


