euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Otsaileko hileroko afaria, San Valentin kari, eta Bingoa, Oinkari dantzarien eskutik, Euskal Etxean

2026/02/21

Non: Boise, Idaho, AEB

Harremanetarako telefonoa: +1 208 572 0604

Otsailaren 21ean, larunbata, San Valentin afaria (otsaileko afaria) eta Bingoa Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxean, bertako Oinkari dantza taldearen eskutik.

Jesus Alcelay sukaldari oñatiar boisetarrak prestatuko du afaria, Oinkarikoek zerbitzatua. Jantokiko ateak 18etan zabalduko dira eta ordu erdi beranduago ekingo zaio buffet moduko otorduari.

Prezioa bazkide eta gonbidatuentzat $25, haurrek (10 urte eta azpikoek) $10.

Menua: Emtsalada mistoa, oilaskoa txanpinoi saltsan, Alaskako bakailaoa erromatar era, patata pure baratxuriduna, etxeko ogi eta gurina, postrea, kafea eta ardoa.

Egin zure erreserba Euskal Etxeko erreserba-loturaren bitartez otsailaren 17a baino lehen.



« Otsaila 2026 »
 
 
 
 
 
 
17
23
24
25
26
27
28
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia