euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Oreka TX taldeak kontzertua eskainiko du Bartzelonako EH Sona musika jaialdiaren barruan

2010/11/26

Non: Bartzelona, Katalunia

Soinua mugimendutik sortzen da. Benetako musikari batek mugitu egin behar du, bidaiatu egin behar du. Hala aurkituko ditu soinu berriak Oreka Tx-ek, txalapartarekin bidaiatu baitu, besteak ez bezalako musika tresna da hau, pertsona bi behar dituena, eta haientzat topaketa eta bategitea irudikatzen duena. Euren bidaietan zehar India, Laponia, Sahara eta Mongoliako musikariak eta bertako errealitateak ezagutu dituzte. Ondutako bizipenetatik eta bidaietan zehar jasotako ikus-entzunezko materialarekin gauzatu da “Nömadak Tx Zuzenean” ikuskizun berria. Oreka TX txalapartariek, haien talde berriaz lagundurik, kontzertu-bidaia ikusgarri bat egitera gonbidatzen gaitu, agertokian musika eta irudiak uztartuz. 2009an “Nomadak TX Zuzenean” ikuskizunaren munduko estrenaldia izan eta gero, talde honek sarrerak agortu ditu  Euskal Herriko hiriburuetako antzokietan eginiko biran eta aurkeztua izan den Europako antzokietan. Urte amaiera biribiltzeko WOMEX azokan, “The most important international profesional market of world music” deiturikoan jo zuten, aurkeztutako 780 taldeetatik aukeratutako 24 taldeetako bat izan zirelarik.

Kontzertua gaueko 22:00etan izango da CAT-en. Sarrerak 5 euro balio du (bazkideak doan).

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia