Irailaren 7an, igandea, urteroko Gipuzkoako Artzain Eguna egingo da Legazpian eta haren barruan omenaldia egingo zaie Jesus eta Florentino Goñi oronoztar artzain ohi amerikanoei eta Oñatiko Gomiztegiko artzain eskolako Batis Otaegiri. Hona programa:
EGITARAUA
- 10:00. Postuen irekiera
- 9:45-10:30. Lehiaketarako gaztak jasotzeko tartea
- 10:45. Gipuzkoako Artzain Gaztaren 41. Lehiaketaren hasiera
- 11:00. Gaztagintza tailerra haur eta gaztetxoentzat
- 11:00. Gazta dastaketa: herritarren saria (1.go gazta bukatzen den arte)
- 11:00. Legazpi Musika bandaren kalejira
- 11:15. Ardi okelaren sukaldaritza erakusketa eta pintxoen banaketa, Anne Otegiren eta Aitziber Aizpuruaren eskutik.
- 11:30. Sagardo dastaketaren irekiera
- 12:00. Gazteek osatutako epaimahaia Gazta Lehiaketan
- 12:00. Pintxoen banaketa
- 12:15. Ardi mozketaren erakustaldia
- 13:15. Artzainei omenaldiak: Gomiztegiko artzain eskolako Batis Otaegi. Amerikarren kasuan, Florentino Goñi eta Jesus Goñi.
- 13:30etik aurrera. Sari banaketa. Elustondo anaia-arreba trikitilariek girotuko dute goiza
Goizean zehar: Euskal Herriko Latxa arrazako ardi eta ahari erakusketa, Artzai Gazta elkarteko kideen gazta salmenta, Sagardo dastaketa, Artisauen erakusketa eta azoka udaletxearen aurrealdean.
- 14:30. Herri bazkaria Aitxuri jatetxean
- 17:30. Gipuzkoako 55. Artzain Txakur Txapelketa, Urtatzan
Zorionak gure artzain amerikanoei, bereziki Jesus Goñi bertsolariari eta bere anaia Florentinori!
Iazko edizioko bideoa
Jesus Goñi bertsolari oronoztarrak Estatu Batuetan egin du gaztetandik bizia, Renon, oraintsu Euskal Herrira bildu den arte