Gaur osteguna, irailaren 18a, 14:00etan, Euskal Herritik, Gipuzkoako Antzulatik etorritako "Oihulari Klown" antzerki konpainia arituko da Abdala antzokian (Zulueta eta Dragones, Habana Zaharra).
Oihulari Klownek beste saio bat izango du Habanan igandean, irailaren 21ean, 16:30ean, Kubako Euskal Etxearekin (AVNB) bat antolatua. Saioa, Dantza Tailer bat izango da Habanako Andaluziako Zentroaren aretoetan (Prado Pasealekua eta Virtudes, Habana Zaharra).
Gonbidapen irekia egin du Kubako Euskal Etxeak (Asociación Vasco Navarra de Beneficencia) euskal komunitateari lotutako eta interesa izan dezaketen guztiak bertara dairezen.