euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Oihane Pardo: "Oroimenaren hariak: identitate lokala diseinatzen presentzia globalerako"

2026/03/31

Non: Boise, Idaho, AEB

Hitzaldia emango du Oihane Pardo Perezek martxoaren 31an, asteartea, 18etan, Boiseko Euskal Etxean: "Oroimenaren hariak: identitate lokala diseinatzen presentzia globalerako" izenburupean.

Iritsi berria Boisera, Boise State University-ko (BSU) 2026ko Eloise Garmendia Bieter Katedrako titularra da Oihane Pardo donostiarra.

Boiseko Euskal Museo eta Kukltura Etxearen gonbidapena, BSUko Eloise Bieter Katedra, Euzkaldunak Euskal Etxea eta Etxepare Euskal Institutuarekin lankide.

Oihane Pardo Pérez (Donostia, 1986) arkitektoa, ekimeneko pertsona eta Amarenak markaren sortzailea da. Arkitekturan lizentziatua, nazioarteko karrera bat egin ondoren —Bartzelonan, Tenerifen, Bruselan eta Shanghain lan eginez— 2016an Donostiara itzuli zen eta Amarenak sortu zuen, euskal jantzi tradizionalen berrinterpretazio garaikidean oinarritutako diseinu proiektu bat. Azken hamarkadan, euskal ondare materiala eta kontakizun historiko esanguratsuak berrikusi eta birpentsatu ditu modaren bidez, tokiko ekoizpena, jasangarritasuna eta kultur transmisioa uztartuz. Bere lanak erakusten du nola diseinua eta artea tresna indartsuak izan daitezkeen kultura gutxitu baten ikusgarritasuna handitzeko eta nazioartean kokatzeko. Gaur egun, diseinua kultur aktibazio modu gisa eta lurralde identitatea indartzeko bide gisa hartzen du, Euskal Herriaren eta bere diasporaren arteko zubiak eraikiz.

informazio gehiago



« Martxoa 2026 »
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia