"Usadiotik berrikuntzara" izenburupean Iker Erauskinek ohiko pintxoen inguruko ikastaroa emango du, txangurroa, bakailaoa pil-pil erara, gulen pintxoa, baratxuri freskoa eta ganben nahaskia, Idiazabal gaztaz eginiko lasañatxoak eta bestelakoak prestatzeko aukera izango da. Ikastaroa amaitutakoan egindako pintxoak afalduko dira txakolin eta sagardoaz lagundurik (parte hartzaile bakoitzak mota bakoitzeko pintxo bana jan ahalko du).
Aurretik izena ematea ezinbestekoa da barcelona@ euskaletxeak.org helbide elektronikora idatziz. 15€ bazkideek, 20€ bazkide ez direnek.