euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Nora Pilartek "Donostitik New Yorkera" erakusketa inauguratuko du La Nacional galerian

2025/10/22

Non: New York. Estatu Batuak

Nora Pilarte artista donostiarren "Donostitik New Yorkera" erakusketa irekiko dute gaur asteazkena, urriaren 22an, 18etan, New Yorkeko La Nacional galerian (239 West 14th Street, New York, NY 10011) eta parte hartzeko gonbitea zabaldu du hiriko Euskadiren Ordezkarizak AEB eta Kanadan-ek.

Erakusketak 55 lan biltzen ditu: artista donostiarrek, bizi den Donostian sortutako 24 marrazki eta akuarela; aurreko egonaldietan New Yorken egindako 24 marrazki; eta bi hirien arteko elkarrizketa sustatzen duten 7 pintura handi.

Erakusketak, Manhattanen egindako aurreko erakusketen ondoren, mugarri berri bat mezartzen du Pilarte Galdonaren nazioarteko ibilbidean.

"Erakusketa kultura zubi bat da Euskadi eta New Yorken artean, leku desberdinetan sortuak izan arren, hizkuntza sortzailearen bidez lur komuna aurkitzen duten bizipen eta esperientzia artistikoak partekatzeko modu bat da", esan du Nora Pilarte Galdonak, Euskadiren Ordezkaritzatik gogoratu dutenez.

Erakusketa urriaren 22tik 28ra egongo da zabalik. Artistaren webgunea: https://norapilarte.com.



« Urria 2025 »
 
 
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia