euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

ALDAKETA. 'Haika mutil' eta 'Miel de naranjas'en emanaldia, Imanol Uribe bertan dela, Cervantes Institutuan

2012/10/05

Non: New York, Estatu Batuak

Aldaketa iragartzen digute Etxepare Institututik. Gaur ostegunerako, hasieran, 18:00etan, "No habrá paz para los malvados" filma bazen proiektatzekoa Cervantes Institutuan, eta ondoren solasaldia egitarautua Enrike Urbizu zuzendariarekin eta New Yorkeko City Unibertsitateko (CUNY) Paul Julian Smith-ekin, azkenean Enrique Urbizuk ez du bidaiatzerik izango New Yorkera, eta horren ordez, Imanol Uribe zuzendaria arituko da.

Hori dela-eta, emango diren lanak "Haika Mutil (1997) eta "Miel de naranjas" izango dira, ordu eta leku berean.

"Bide batez azaldu pelikula hauen argumentua dela eta, hainbat lotura sortu direla programan, izan ere, 'Haika Mutil' filmaren gidoia Bernardo Atxagak egin zuen eta New Yorkeko programa Bernardo Atxagaren Katedrarekin hasten da. Bestalde, 'Miel de naranjas' pelikulak gerra zibila eta ondorengo errepresioa ditu jomuga eta beraz, gerra zibilari buruz proiektatuko diren pelikula zikloarekin bat egiten du", adierazi digu Etxepare Institutuko Maialen Odriozolak. Mila esker, Maialen.

Etxepare Euskal Institutuak antolatu du ekintza, "Basque Cultural Exchange New York" ekimenaren barruan.

 

informazio gehiago



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia