euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Nevadako edari ofiziala den euskal pikonari buruzko 'Piconland' dokumentala proiektatuko

2026/07/30

Non: Boulder City, Nevada, AEB

Nevadako Estatuak 2025ean onetsi zuen bertako euskal ostatu eta kantina eta jatetxetan zerbitzatzen den eta AEB Mendebaldean euskal edari gisa finkatua den Pikona edo 'Picon Ponch'a Nevadako estatu-edari ofizialtzat.

Eta pikonari buruz egina du Mark Maynard idazle eta zuzendariak 'Piconland' dokumentala, eta Boulder Cityn uztailaren 30ean, sarrera libre eta urririk.

27 minutuko filma hau pantailaratu ostean, solasaldia egingo dute Mark Maynard-ek (Piconland-eko idazle eta zuzendaria), Joe Cannella-k (Ferino Distillery), Brad McMullen-ek (Nevada Arts Council) eta Amaya Beristain eta Joey Echenique-k, azken biak Las Vegaseko Lagun Onak Euskal Etxeko kideak, Nevadako euskal kultura eta tradizioak hizpide.

Xehetasun guztiak hemen.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia