Nevadako Estatuak 2025ean onetsi zuen bertako euskal ostatu eta kantina eta jatetxetan zerbitzatzen den eta AEB Mendebaldean euskal edari gisa finkatua den Pikona edo 'Picon Ponch'a Nevadako estatu-edari ofizialtzat.
Eta pikonari buruz egina du Mark Maynard idazle eta zuzendariak 'Piconland' dokumentala, eta Las Vegasen pantailaratuko dute uztailaren 29an, asteazkena, eta Boulder Cityn uztailaren 30ean, sarrera libre eta urririk.
27 minutuko filma hau pantailaratu ostean, solasaldia egingo dute Mark Maynard-ek (Piconland-eko idazle eta zuzendaria), Joe Cannella-k (Ferino Distillery), Brad McMullen-ek (Nevada Arts Council) eta Amaya Beristain eta Joey Echenique-k, azken biak Las Vegaseko Lagun Onak Euskal Etxeko kideak, Nevadako euskal kultura eta tradizioak hizpide.
![]()

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


