Abenduaren 16an, larunbata, Buenos Aires probintziako Baradero hiriko 'Aurrera' Euskal Etxeko kide diren Neska de Elorduyk eta María Griselda Esconjaureguyk ‘Nuestros aitonas’ (Gure aitonak) euren liburua aurkeztuko dute Buenos Aires hiriburuko Centro Montañes-eko aretoan. Testuan idazleek Baraderoko euskal jatorrizko familien historia kontatzen dute.
Ekitaldi berean zuzeneko musika egongo da, Fernando Beyer kantariaren esku, eta immigrazioari buruzko olerkiak irakurriko dira. Sarrera libre eta doan. Hitzordua iluntzeko 8ak, Jorge Newbery kaleko 2818. zenbakian.